Mezu honen bidez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren UDABIZI zerbitzua martxan jarri dugula adierazi nahi dizuegu:
www.gipuzkoangaazte.eus/udabizi
Bertan biltzen dugu Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek udan zehar astialdiaren alorrean egin ahal izango dituzten ekintza interesgarriak eta sortzen diren lan-eskaintzak, honako atal hauetan banatuta:
– Udaleku irekiak
– Udaleku itxiak eta kanpamentuak
– Auzolandegiak
– Lankidetza eta Bidaia Solidarioak
– Begiraleen lan-eskaintzak
Zuen elkartean uda honetan halako ekintzaren bat antolatuko baduzue edo begirale nahiz zuzendariak behar badituzue, informazio hori datu-base honetan sartzera animatzen zaituztegu, osatzeko. Gainera, gogoan izan, Aldundiak astialdiko jarduerak antolatzeko banatzen dituen dirulaguntza jaso ahal izateko, ezinbesteko baldintza dela zuen eskaintza Udabizin sartzea.
Hala, haurrek eta gazteek beraientzako dagoen udako eskaintza guztia bertan topatu ahal izango dute modu errazean, eta zuena ere ikusgai egongo da. Horretarako, nahikoa da datuak zuzenean sartzea web-orrian bertan topatuko duzuen formularioaren edo ondoko loturaren bitartez:
Aplikazioan informazioa nola sartu ikusi nahi baduzu, egin klik beheko bideoan: