Otsailaren 19an, asteazkena, ORAIN Adikzio Prebentzio Taldeak hitzaldia eman du teknologia berrien erabileraren inguruan ikastetxeko ikasleen familientzat.
Edukiak oso interesgarriak izan dira:
- Arrisku nagusiak teknologia berrien erabileran (sexting-a, grooming-a, cyberbullying-a,
apustuak, gehiegizko erabilera, eduki desegokiak, etab). - Egoera larriak kudeatzeko eta erabilera arduratsua bermatzeko jarraibideak.
- Gurasoen inplikazioa eta gainbegirada:
o Joko eta nabigazioa partekatzearen onurak.
o Mugak eta orientazio eraginkorrak. - Lehen mugikorraren etorrera prestatu:
o Aurre-kontratua baliabide hezitzaile bezala.
o Telefono mugikorra opari bezala? - Errespetua eta elkarbizitza sarean.
- Oinarrizko segurtasun neurriak.