Gabonetako oporren aurreko merkatu solidarioa prestatzen hasi gara. Aurten, lehen mailako ikasleak arduratuko dira antolaketaz. Elkartasun- eta jasangarritasun-balioak sustatu nahi ditugu, eguneroko objektuei (arropa, jostailuak eta liburuak) bigarren bizitza bat emanez.
Bilketa azaroaren 19tik 29ra izango da. Laster jakinaraziko dizuegu azoka txikia noiz irekiko den. Mila esker.