Azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna dugu, eta aldarrikapenarekin bat eginez hainbat ekitaldi egingo dira Hirubiden. Dagoeneko prestaketak martxan jarri dira: Irungo ikastetxeek antolatutako elkarretaratzerako pankartan idatzita eramango dugun leloa aukeratzeko lehiaketa egin da. Irabazleak lehenengo mailako Laida Susperregi eta Markel Rivero izan dira, “Zurekin egon nahi dut, ez zure menpe” mezu indartsuarekin. Beste aldetik, ikasle talde batek Beldur Barik txapelketan parte hartu du zer pentsatu handia emango duen laburmetrai batekin, “Safari feminista”. Laburmetraia ikustera animatzen zaituztegu, eta herri bozketan parte hartzera. Hauxe da bozketa egiteko esteka: https://garapena.shamiwebs.com/poll/anos-12-14-urte/
Informatzen jarraituko dugu.
Hirubide, beti, indarkeriaren kontra!