Ia 10 urtez Hirubidera etortzen ziren guztiek irribarre zabala, hitz atseginen bat eta erantzun azkarra jasotzen zuten. “Erruduna” Bego zen, gure idazkaria. Irailaren 23a izan du azken eguna gurean; hemendik aurrera beste destino profesional batean jarraituko du lan bikaina egiten.
Bego, onena opa dizugu zure bizitzako etapa berri honetan. Badakizu zenbat maite zaitugun eta ez zaitugula inoiz ahaztuko. Jaso ezazu Hirubideko hezkuntza-komunitate osoaren besarkadarik handiena.