Batzordeetako ikasleei eskertza eta DBH4koei agurra
Batzordeetako ikasleei eskertza eta DBH4koei agurra

Batzordeetako ikasleei eskertza eta DBH4koei agurra

Batzorde ezberdinetan parte hartu duten ikasleei eskertza egin zitzaien ekainaren 21ean, ikasturte bukaerako ekitaldian. Kirol jardueretako txapeldunek eta ikasturtean zehar euskara batzordean, zirkuluetan, Agenda 30en eta Erasmus+en parte hartu dutenek, hortaz, oparitxo bana eta diploma jaso zuten.

Bestalde, lau urtetan zehar lan asko egin ondoren, DBH4ko ikasleek merezitako aitortza jaso zuten aurreko ostiralean, ekainaren 21ean, 2023-2024 ikasturteko azken egunean. Tutoreek orlak eta oparitxo bana banatu eta agur esan zieten ekitaldi jendetsu batean. Zorte on guztioi ibilbide berrietan!!!