Aurreko ostiralean, mailatzaren 31n, 1go mailako ikasleek aukera izan zuten Donostiako Aquariuma eta Urgull mendia bisitatzeko. Urgull mendiko gaztelua ezagutzeko eta, horrekin batera, Aquariumean dauden ornodun eta ornogabe espezieak aztertzeko aukera izan zuten. Izan ere, gai hauek izan dira Biologia eta Geologia ikasgaian azken aste hauetan landu dituztenak. Irteera honek Eskolako Agenda 2030 programaren dirulaguntza jaso du.