“Pianistak Hirubiden” DBH1. mailako hautazkoko ikasleek eta Gela Egonkorreko ikasleek Euskal Herriko Goi mailako Musikene musika ikastegia bisitatu zuten aurreko ostiralean, maiatzaren 10ean. Bertan, tekladun soinu tresna desberdinen erakustaldia jaso zuten bi musikari profesionalen laguntzaz, hauek mendeetan izan duten garapen teknologikoa eta jotzeko moduak ezagutzeko. Ondoren, Musikeneko Orkestra Sinfonikoaren entsegu orokorrean izan ziren eta Olivier Messiaenen obra bat nola lantzen zuten ikusi zuten.
Mila esker, Musikene, egindako harrerarengatik!