Ikasturte honetan “Adikzioak Prebenitzeko Programa” aurrera eraman da Irungo ikastetxe desberdinetan, eta, bide batez, familiei zuzendutako saiora gonbidatu nahi zaituztegu.
Orain arte, fase hauek garatu dira: ikasleen kontsumo-ohiturei buruzko inkesta betetzea, irakasleekin lan egitea eta ikasleekin lan egitea. Eta orain, landutakoari buruzko informazioa familiei helarazteko momentua heldu da.
Familiak eragin handia du nerabeengan, familian ezartzen baitira ohiturak, arauak eta trebetasunak. Azken batean, pertsona gisa izango duen garapenaren ardatz nagusia da.
Bilera honetan, besteak beste, familiak zer egin dezakeen azalduko dugu, adikzioen zantzuak edo seinaleak aztertuko ditugu, eta hezkuntza-jarraibideak emango ditugu, kasu erreal eta/edo ohikoetatik abiatuta.
Hauek dira landuko diren edukien proposamenak:
Kontzeptu orokorrak:
- Zer da adikzioa?
- Substantziadun eta substantziarik gabeko adikzioak.
- Mitoak
- Zer da prebentzioa?
- Zertarako kontsumitzen dute gazteek?
Babes-faktoreak: Familia Hezkuntza Emozionalean trebatuz
- Taldearen presioa
- Autoestimuak adikzioen prebentzioan duen garrantzia
- Komunikazio eraginkorra familian
Kasu praktikoen bidez familian hezkuntzan esku hartzeko orientabideak
Izenburua: “Adikzioen Prebentzioa Familiatik”
Tokia: Centro Palmera Montero
Eguna: apirilak 17
Ordua: 16:30etik 18:00etara (euskarazko saioa) eta 18:30etik 20:00etara (gaztelerazko saioa)