Sare Sozialak eta bizikidetza, guztion ardura
Sare Sozialak eta bizikidetza, guztion ardura

Sare Sozialak eta bizikidetza, guztion ardura

Gure gizartean sare sozialen eta mugikorren inguruan gehiegizko erabilera egiten dela bistakoa da. Hala ere, gai hau gure ikastetxera ekarri nahi dugu eta zuekin hausnarketa bultzatu.

  • Gure ikastetxean, bertara sartzen direnetik ateratzen diren arte, ikasleek debekatuta dute mugikorra erabiltzea. Honela araututa dago.
  • Institutua saiatzen da eskola-ordutegia atsedenaldi bat izan dadin mobilen erabileran.
  • Eskola-orduetatik kanpo sare sozialetan gertatzen diren gatazkek eskola bizitzan eragiten dute eta ondorioz, eskolan arazoak izaten dira maiz.
  • Eskolak, ahalegin guztiak egiten ditu, eskolan gertatzen diren gatazka horiek konpontzeko.
  • Familion lana da gazteen mobiletan dagoen edukia kontrolatzea.
  • Erantzule zibila, nerabeak adingabe diren heinean, gurasoak edo tutore legalak dira.
  • Guraso-kontrolerako aplikazioak ondo daude baina ez dute edukia kontrolatzen eta gaur egun, kontrola ekiditeko beste aplikazio batzuk ere badaude.

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu sare sozial ezagunenak erabiltzeko plataformek ofizialki ezarri dituzten adin minimoak hauek direla:

  • Instagram: 14 urte
  • Whatsapp: 16 urte
  • TikTok: 13 urte

Edozein zalantza izanez gero, deitu edo idatzi ondorengo helbidera: hirubide@hirubide.eus

Bat eginda, eraginkorragoak izango gara.