“Eremuak antolatzen: Praktika-komunitatea” lan saioan parte hartu dute Hirubideko bi irakaslek aste honetan. EAEtik kanpo eremuetan lanean ari diren hiru esperientzia ezagutzeko parada izan dute: Institut Montgrós (Sant Pere de Ribes, Bartzelona), IES Cayetano Sempere (Elx, Alacant) eta Iparralde BHI (Iruñea, Nafarroa). Eremuetan egiten ari garen lana berresteko eta aurrerantzean jarraitu beharreko urratsak diseinatzeko baliagarria izan da lan saioa.