Lehen Sorospenetako ikastaroa
Lehen Sorospenetako ikastaroa

Lehen Sorospenetako ikastaroa

Hedatze proiektuaren helburuetako bat ikas-komunitate osoaren parte hartzea eta elkarreragitea sustatzea da. Hau dela eta, DYArekin batera gure ikas-komunitate osoari (ikasleak, familiak, langileak) zuzendutako lehen sorospenetako ikastaroa antolatu dugu. Ikastaro hau 2 orduko 2 saiotan egingo dugu eta larrialdi baten aurrean guztiontzat lagungarri izan daitezkeen oinarrizko jakintza teorikoak eta praktikoak eskuratzea izango du helburu. Ikastaroaren data eta ordutegia zehaztu ahal izateko zuen lankidetza eskertuko genuke, behean aurkituko duzuen inprimakia betez. Lortzen ditugun proposamenak aztertu ostean, zirkular bat iristaraziko zaizue data zehatzarekin eta izen-emate inprimakiarekin.

  • Formakuntza mota: Hitzaldi teorikoa (2h) eta tailer praktikoa (2h).
  • Ikastaroaren iraupena: 4 ordu. Bi egunetan bereizita.
  • Data: Zehazteke. Inprimakia bete nahiago duzun data aukeratuz.
  • Lekua: Hirubideko liburutegia.
  • Hizkuntza: Elebitan (euskara eta gaztelania).
  • Nori zuzenduta: Ikasleak, familiak, irakasleak eta bestelako langileak.
  • Ikasle kopurua: 20 gehienez.
  • Izen ematea: Inprimakian bozka gehien izan dituen data helaraziko zaizue izen-emate inprimakiarekin batera datozen egunetan.

Helburuak:

  • Sorosletzaren orokortasunak ezagutzea eta edozein larrialdiren aurrean jarraitu beharreko prozedura orokorra ikastea.
  • Lesio eta larrialdi jakin batzuk identifikatzea eta beren aurrean era goiztiarrean jokatzen ikastea.
  • Kanpoko Desfibrilagailu Erdi Automatikoak nola funtzionatzen duen eta nola erabili behar den ikastea.
  • Oinarrizko Bihotz Biriken Suspertzearen maniobrak praktikatzea eta Kanpoko Desfibrilagailu Erdi Automatikoa teknika hauei gehitzea.