Abenduaren 16an, larunbata, Irungo Udaleko Esku-hartze Komunitarioa Arloak antolatutako Giza Eskubideen programaren barruan hitzaldi-solasaldi bat izango da. Ekitaldia Palmera Monteroko 2. aretoan izango da 18:00etan eta “Adingabeen eskubideak mundu digitalean” gaia jorratuko da. Bertan parte hartuko dute: Mikel Cerezok, Tekno-klik eskolako programako zuzendari eta Oriepsi-Orain elkarteko zuzendariak eta Mª Eugenia Marfullek, psikologo hezitzaileak eta pedagogoak.