ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek greba feministara batzeko deia egin dute, bihar, azaroaren 30ean. Hortaz, ikastetxean zerbitzu minimoak eskainiko dira. Ikastetxera etortzen diren ikasleek ohiko ordutegi osoa egingo dute: 08:00-14:00. Autobus zerbitzua ez dago bermatuta. Aurreikuspenen arabera jangela zerbitzua egongo da. Zalantzaren bat izanez gero, deitu 943899285 telefonora edo helbide honetara idatzi hirubide@hirubide.net .