Azaroaren 8an, azteazkena, DBH 4Ako “Ekonomia” jakintzagaiko ikasleak Donostiara joan ziren Gipuzkoako Foru Aldundia ezagutzera.
Hasieran, Aldundiaren funtzionamendu orokorra azaldu zieten: zein sail dituen, nola aukeratzen diren batzarkideak eta bereziki ekonomiarekin harremana duten gaiak azalzu zizkieten: zergak, diru bilketa, aurrekontuak, publikotasunaren garrantzia… Gai honek gelan ikasitakoarekin lotura zuzena duenez, azalpenak baliogarritasun handia eman zion ikasitakoari.
Gero, gela desberdinak ezagutu zituzten: Batzar gelak (zaharra eta berria), Erreginaren gelatxoa, Urkijoren liburutegia, Elkanoren gela, San Ignazioren kapera eta baita Gipuzkoako hainbat gizon eta emakume ospetsuren bizpahiru beirate eta margo esanguratsu ere: Lekuona, Barandiaran, Zipitria…
Bisita oso interesgarria eta baliogarria izan zen.