Erasmus+ programari lotuta, Berlingo Europass Academy zentroan “Our school radio podcast and new media as an educational tool” formakuntza jaso zuen Hirubideko irakasle batek aurreko astean, urriaren 23tik 27ra. Helburua podcast irrati saioak sortzen ikastea izan zen, gero ikasleekin lan egiteko baliatu ahal izateko. Esperientzia oso aberasgarria eta probetxuzkoa izan da.