Añanako gatz harana bisitatzera joan ziren aurreko asteartean, urriaren 10ean, DBH 3. mailako ikasleak eta DBH 4. mailako zientzia aplikatuetako ikasleak. Ikas-egoera interdiziplinar honen barnean, gatza ustiatzeko metodo tradizionala ezagutzeko, garai ezberdinetako gizarte-ereduetan testuinguratzeko eta ekosistema berezi horren ezaugarriak ezagutzeko aukera paregabea izan zuten gure ikasleek.