Irakurzaletasuna bultzatuz
Irakurzaletasuna bultzatuz

Irakurzaletasuna bultzatuz

Irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, DBH 1. mailako hizkuntzen eremukoak irakurketa proiektu batean murgildu dira. Urri hasieran, eremuko ikasle eta irakasleak Donostiako Elkar liburu dendara joan ziren. Bertan, bikoteka, ikasleek bi liburuna aukeratu zituzten: bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Hizkuntzen eremuko klase hasieraro, ordu erdiz, bakoitzak aukeratutako liburua irakurtzen du. Gero, irakurritako liburuekin, sormen ekoizpen bat burutuko dute. Zein ongi ari zareten; animo, ekipo!