Datorren asteazkenean, irailaren 20an, familiei zuzendutako ikasturte hasierako bilerak egingo dira. Bertan, tutoreek ikasturteari buruzko informazioa emango dute eta garrantzitsua den dokumentazioa banatuko dute. Bilera bi txandatan egingo da, mailaren eta hizkuntzaren arabera, eta dagokion ikaslearen gelan egingo da. Honako ordu hauek proposatzen dira:
- 1. zikloa (DBHko 1. eta DBHko 2. mailak)
- 16:30-17:15: Euskaraz
- 17:15-18:00: Gazteleraz
- 2. zikloa (DBH 3 eta DBH 4)
- 16:30-17:15: Gazteleraz
- 17:15-18:00: Euskaraz
Bilerak asistentzia eta hizkuntzaren arabera antolatzeko, GALDETEGI hau betetzea eskertuko genizueke.