Batzorde ezberdinetan parte hartu duten ikasleei eskertza egin zitzaien asteazkenean, ekainaren 21ean, ikasturte bukaerako ekitaldian. Kirol jardueretako txapeldunek eta ikasturtean zehar euskara batzordean, zirkuluetan, Agenda 30en eta Erasmus+en parte hartu dutenek, hortaz, oparitxo bana eta diploma jaso zuten.