Irungo familientzat dirulaguntzak eskola materiala erosteko
Irungo familientzat dirulaguntzak eskola materiala erosteko

Irungo familientzat dirulaguntzak eskola materiala erosteko

Irungo Udalak aurten ere “Erosi eta Ikasi Irunen” programa martxan jarri du, eskola-materialen erosketarako laguntzak emateko. Hona hemen informazio garrantzitsuena:

  • Eskatzeko epea uztailaren 3an hasiko da eta irailaren 29ean bukatu.
  • Eskariak Udaleko egoitza elektronikoan egin behar dira Irun Txartela erabiliz, Interneten bidez.

Gogoratu laguntzako ez direla soilik testu-liburuengatik, fakturek berdin balio dutela beste edozein eskola-materialena izanda ere, eta nahikoa dela gastua laguntzaren balioarekin justifikatzea, zeina gehienez ere ikasleko 150 €-koa izango den.

Informazio guztia Irungo weborrian.

(rawpixel.com-en irudia Freepik-etik hartua)