DBH 1. mailako ikasleak, Balio Etikoak ikasgaian, gatazken inguruan lanean aritu dira: zer diren, gatazka motak… Gure eskualdeko gatazka nagusia analizatu dute eta 2084ko gatazkarik gabeko alardea irudikatzen saiatu dira. Beraien hausnarketekin “Eman jai gatazkari! Etorkizuneko alardearen aldizkaria” sortu dute eta ikastetxean zehar utzi dituzte sortutako aleak, denok irakurri ahal izateko.