Jon Mikel Goñi Hirubideko ingeles irakasleak Erasmus+ proiektuak antolatutako “Photo and video making in your classroom: the educational power of multimedia” formakuntza ikastaroan parte hartu zuen aurreko astean, Florentzian (Italia).
Alde batetik, bideogintzari lotutako hainbat material eta programa ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek (Nearpod, Ted Ed, ED puzzle, Kap wing, Filmora, OBS, Chroma Key, Stop Motion Studio…). Bestetik, Erasmus+ proiektuan dauden Europako beste ikastetxe batzuekin harremanak sendotzeko aukera ere izan zuten.