Elurretxeko lepotik Irugurutzetako mini zentral hidraulikora mendi ibilaldia gauzatu dute aste honetan DBH 3. mailako ikasleek.
Ibilaldi honen helburua Txingudiko Zerbitzuak kudeatzen duen uraren bidea ezagutzea eta bide horrek inguratzen duen paisaiaz jabetzea izan da modu dibertigarri batean. Horretarako, ikasleak talde txikietan banatuko eta erronka desberdinak gainditu behar izan dituzte dituzte denbora jakin batean ibilaldian zehar egindako geldiune desberdinetan. Erronka hauek gainditzeko, talde bakoitzari material ezberdinez (iparrorratza, mapak, prismatikoak, termometroa…) osatuta dagoen motxila bat banatu zitzaion.
Errepikatzeko moduko irteera, zalantzarik gabe!