DBH4koen ikasbidaia
DBH4koen ikasbidaia

DBH4koen ikasbidaia

Hirubideko ikaskuntza ibilbideari amaiera emateko, DBH 4. mailako ikasleek ikasbidaia izan zuten aurreko astean, apirilaren 17tik 21era. 

Kataluniarantza bidean, ikasbidaiako lehenengo egunean, Irunberriko arroilak (Nafarroa) ezagutu zituzten eta Murillo de Gallegon (Huesca) raftinga egin zuten. Hurrengo egunetan, Tarragonako hainbat toki esanguratsu, Bartzelona, zein Port Aventura bisitatzeko aukera izan zuten.

Hirubiden pasatako lau urteak borobiltzeko bidaia izan zen. Bikain pasa zuten denek eta oso pozik itzuli dira!