Errumaniara joandako ikasle eta irakasleak bueltan dira Hirubiden. Pozez zoratzen itzuli dira Sfanta Vineri ikastetxean bost egun pasa ostean.
Birziklapenaren inguruko proiektu bat landu dute han. Lehenengo, guk gure ikastetxean birziklapena nola kudeatzen dugun kontatu zieten bertakoei, ingelesez, eta Sfanta Vinerikoek beraien kudeaketa azaldu zieten Hirubidekoei. Ostean, Irungo udalak emandako telazko oihal batzuei bigarren bizitza eman zieten, Tote Bag-ak sortuz. Orain, Errumaniara joan ez diren gainerako ikasleei han ikusi eta ikasitakoa kontatzea tokatzen zaie.
Turismorako denbora ere izan zuten: Ploiesti eta Bucarest ezagutu dituzte. Hona hemen bidaiako hainbat argazki: