Ezaguna da musikak gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarirekin. Kulturara gerturatzeko bide ezin hobea da musikarena. Hori dela eta, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko, Musikariak Ikastetxeetan izeneko programan parte hartu dugu beste urtebetez.
Horrela, gela egonkorreko, DBH 3. eta 4. mailako ikasleek Pantxix Bidart musikaria ezagutzeko aukera izan zuten asteartean, martxoaren 7an. Musikari Hazparnetarrarekin zenbait euskal idazleren (Itxaro Borda, Jon Maia, Mikel Laboa…) poema musikatuak entzuteko eta identifikatzeko aukera izan zuten.