Eusle gelako ikasleek bi irteera egin dituzte Donostiara natur zientziak eta euskara lantzeko asmoz. Lehenengo irteeran, Kristina Enea parkean hostoak jaso zituzten eta ondoren, Tabakalerako liburutegira joan ziren hosto bakoitzaren izena identifikatzeko App bat deskargatzera. Bigarren irteeran, Tabakalerako langileen laguntzaz, sortu duten herbario-proiektuaren inguruko bideoa sortu zuten Tabakalerako ikus-entzunezko gunean. Lan bikaina euskaratik eta euskaraz!