Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna
Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna

Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna

Aurreko astean, DBH3. mailako ikasleek nazioarteko emakume eta neska zientzialarien eguna ospatzeko, hainbat ekintza burutu zituzten. Otsailaren 10ean, egunaren bezperan, Dian Fossey zientzialariaren bizitzaren inguruko aurkezpena ingelesez prestatu eta DBHko beste mailetan aurkeztu zuten. Horretarako, aurretik, “Gorilas in the mist” pelikula ikusi zuten ingelesez eta plastikan gaiari lotutako kamisetak diseinatu zituzten.