DBH1eko ikasleek euri azidoaren efektuak neurtzeko proiektua gauzatu dute bigarren ebaluazioan. Dilistak landatu eta bi kontrol talde ezarri dituzte: landare batzuei ur garbia bota diete eta besteei, ur azidoa. Emaitzak oso garbi ikusi ahal izan dituzte: ur garbia jaso duten landareak berehala handitu dira; ur azidoarekin ureztatutakoak, ordea, ia ez dira ernaldu ere egin. Kutsadurak gure landaredian kalte izugarria eragiten duela ahobatez ondorioztatu ahal izan dute.