Lehen sorospenetako oinarrizko nozioak barneratzea garrantzitsua denez, urtero errepasoa egiten da maila guztietan, baina batez ere lehenengo mailan sakontzen da. Aurten ere, bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) nola egin eta eztarri trabaketa kasuetan nola jokatu gogoratzen ari dira ikasleak gorputz Hezkuntzako klaseetan irakaslearen laguntzaz.