Urtero bezala, aurten ere euskararen eguna ospatu genuen Hirubiden aurreko ostiralean (abenduaren 2an). Lehenengo, jolasak izan genituen gelan: Escatergories, Tabu, Pictionary eta Imintzioka. Jolas hauek geroago jolastuko genuen “Hirubide Prix” txapelketarako beroketa baino ez ziren izan. Bukatzeko, aulki-jolasa. Gela bakoitzeko irabazleen arteko finala ikasturte bukaeran jokatuko da. Egun polita pasa genuen euskararen eguna ospatuz!