Aurreko ostegunean, azaroaren 24an, gure lehenengo zikloko ordezkariak gelara eraman behar dituzten berrien informazioa aztertzen egon ziren.
Gai askoren artean, lantzen ari garen helburuarekin lotuta, hau da, ENERGIA ESKURAGARRIA ETA EZ KUTSATZAILEAri lotuta, zuzendaritza gure argiteria aldatzeko aukera aztertzen ari da.
Gainera, Eskolen arteko foroa eta Udal foroaren egunak zehaztu dira. Bertan, ikasturte honetan zehar egindako irteerak eta lanen informazioa, ikastetxeen artean partekatuko da.