Abenduaren 13an zabaldu eta urtarrilaren 10a bitartean gure institutuko liburutegian egongo da ikusgai ikasle, langile eta familientzat Azterkosta erakusketa. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak antolatuta, AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten lotura ezartzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz.
Aurtengo erakusketa 18 panelez osatuta dago eta bertan, besteak beste, honako gai hauek aztertzen dira: bizitzaren jatorria itsasoan, itsasoaren garrantzia gure gizartean, itsasoa eta klima aldaketa…