Aurreko bi ostegunetan, azaroaren 17an eta 24an, NAGUSILAN elkarteko bolondresek 3. mailako ikasleei beraien lana aurkeztu zieten. Erlijioa eta proiektu komunitarioak ikasgaiekin lotuta, bai etxeetan zein zaharren-egoitzetan daudenen adineko pertsonen beharrak zeintzuk izaten diren eta nola lagundu genezakeen ezagutu zuten gure ikasleek.
Gainera, erlijioko ikasleek jarduera bat egingo dute Nagusilan elkartekoekin elkarlanean aritzeko: gabonetako txartelak idatziko dituzte hemengo erresidentzietan dauden pertsona guztientzat.