Azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko nazioarteko egunean, Zabaltza plazan elkarretaratzea egin genuen Irungo ikastetxe publikoetako ikasleok. Euria goian behean ari zuen arren, elkarbizitza zirkuluetako ikasleak joan ginen. Eskolara itzultzean, txokolate beroa prestatu ziguten berotan sartzeko.
Sasi guztien gainetik eta euri guztien azpitik, Hirubide indarkeriaren kontra!