Hezkuntza Sailak ikastetxeetako Ordezkaritza Organo Gorena (OOG) partzialki eguneratzeko prozesua ireki du. Urriaren 10ean EHAAn argitaratu dira EAEko ikastetxeetako Eskola-kontseiluetako eta Ordezkaritza Organo Goreneko berritze-prozesuen deialdien Aginduak. Agindu horiek, araudia eta dokumentu osagarriak Hezkuntza Saileko web orrian daude
Ordezkaritza Organo Gorena (OOG), eskola-komunitateko kideek (gurasoek, ikasleek, irakasleek, IGE, Udaletxeak,…) osat.zen dute eta ikastetxeko eskola-bizitzan eragina duten funtsezko erabakiak hartzeko ardura du. Ikasturtean zehar 3-4 bilera egiten dira, ordu betekoak.
Aste batzuetako epean eguneratu behar dugu. Beraz, guraso bezala parte hartu nahi izanez gero, mesedez, jarri kontaktuan ikastetxearekin urriak 28 baino lehen: 943899285 edota hirubide@hirubide.net.
Informazio gehiago nahi izanez gero, EHIGEren weborrian aurkituko duzue: gomendioak, kartelak, gogoratu beharreko datak…
Zuen seme-alaben hezkuntza-komunitatean parte hartzera animatzen zaituztegu!
Hauteskunde-prozesuaren egutegi proposamena: