Ikastetxearen plan digitala (IPD)
Ikastetxearen plan digitala dokumentu honetan zehazten da:Zer da?
Ezagutzaren gizarte berriak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien zabalkuntzak erabateko aldaketa eragin dute pertsonen prestakuntza-premietan, eta aldaketa horrek ondorioak izan behar ditu prestakuntza-premiei erantzuteko ardura duen hezkuntza-prozesuan: IKTak hezkuntza iraunkorraren giltzarrizko baliabide dira, bai ikasleen, bai irakasleen, bai familien prestakuntzan.
Helburua da, batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalei probetxu guztia ateratzea, eta, bestetik, herritarrak gaitzea, IKTak ikastetxeen irakas-, administrazio-, informazio- eta komunikazio-prozesuetan erabiltzea sustatuz, eta ekintza guztien arteko koordinazioa eta koherentzia bermatuz.
Maila aurreratua lortu dugu
Maila aurreratua: ikasgela eta ikastetxea birtualizatzea. IKTak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren zati dira, era naturalean. Ikastetxeak, bere proiektuan eta dagokion autonomiaren barruan, aurreikusiko du irakasle guztiek eremu guztietan erabiliko dituztela IKTak, eta baliabide telematikoak gero eta gehiago erabiliko direla, ikastetxean emandako espazioaren kontzeptua eta ikasgaiei dagokien denbora birtualki zabal dadin.
Espazioaren eta denboraren kontzeptua eskola‐orduetatik haratago doa; horrenbestez, hezkuntza‐plataformen bidez (teleprestakuntza, blogak, wikiak…), ikasgelako ateak zabaltzen dira, kanpora begira, eta ikasleek eta familiek baliabide gehiago dituzte eskura, edozein garaitan, eskolara joate hutsarekin lortzen ez direnak. Horretarako, kalkulatzen da %80k erabiltzen dituela baliabide telematikoak (soslai ertaina) eta %60 ikasteko inguru birtualekin lanean jarduteko gai direla (goi‐mailako soslaia).
Ikastetxeak hezkuntza‐plataforma bat dauka, Internet bidez erabil daitekeena, eta hezkuntza‐komunitateko gainerako eragileekin komunikazio iraunkorra eta noranzko bikoa izatea bideratzen duena.