Irakasle berriak zaretenoi, ongi etorri Hirubidera!
Irakasle berriak zaretenoi, ongi etorri Hirubidera!

Irakasle berriak zaretenoi, ongi etorri Hirubidera!

Gure ikastetxera lehenengo aldiz lan egitera etortzen zaretenoi, ongi etorriak izan zaitezte. Idazkaritza irekita izango duzue uztailaren 20a arte. Oporren ondoren ere, abuztuaren 26tik aurrera, ateak irekita izango dituzue edozein zalantza argitzeko. Abuztuaren 29tik aurrera, irailaren 1eko egitaraua argitaratuko dugu lehen eguneko bilerak eta nondik norakoak jakin ditzazuen aldez aurretik.