Jakingo duzuenez, Kale Dor Kayiko elkarteak beharrezkoa den lan oso garrantzitsua egiten du: ijitoen aurkako indarkeriaren aurkako proiektuak lantzen ditu, baita ijitoen inklusiorako lanak ere. Hau dela eta, Hirubiderekin ere elkarlanean ibiltzen dira laguntza, aholkularitza eta bitartekotza lanak egiten familia eta komunitatearekin.
Zorionez, gaurkoan, Kale Dor Kayikoren eta eskolako lau ikasle ohiren lorpenetaz hitz egitera gatoz. Joel Berrio, Kevin Vázquez, Jordi Alaya eta Javier Dual Hirubide eskolan egon ondoren, bere bidea jarraitu dute eta duela gutxi titulua lortu dutela ospatu dute. Zorionak! Opré Rromá!