Hirubideko Balea guraso elkarteak piraguaz Bidasoa ibaian behera jaitsiera antolatu zuen maiatzaren 21erako. Helburu nagusia dibertitzea izan zen arren, familiek seme-alabekin eta beste familia batzuekin hurbiltasun eta konplizitate giroa sortzeko aukera ere eman zuen jarduerak. Giro bikaina sortu zen eta primeran pasa zuten.