Institutuko DBH 3. mailako ikasleek hankadun oilasko izterrak disekzionatu dituzte biologiako klaseetan. Oilasko izterra bereziki egokia da muskulu-hezur sistemaren elementuen azterketa egiteko. Muskulu, tendoi, lotailu eta bestelako elementuak argi eta garbi ikusteko aukera izan dute zirujau lanak eginda.
Zerainen egoitza nagusia duen eta benetako baserriko oilaskoa lantzen duen LUMAGORRI enpresak bereziki elementu guztiak dituen 16 oilasko izter prestatu ditu Hirubideko ikasleek aztertzeko. Taldeka, izterrei ebakidurak egin dizkiete ikasleek eta muskulu-hezur sistemako elementu ezberdinak askoz hobeto ezagutu ahal izan dituzte. Ikasleek ikaragarri disfrutatu dute eta pila bat ikasteko aukera izan dute.