Astearte eta asteazken honetan, maiatzak 24 eta 25, Agenda 2030 proiektuari esker, Hirubideko 2. mailakoak Zarautzera joan ziren. Eguraldiak lagundu ez zienez gero, ez zituzten egin aldez aurretik pentsatutako jarduera guztiak. Hala eta guztiz ere, Getariarantz ibili ziren itsas ertzeko bidean kostaldearen eraketa prozesua ezagutuz; Iñurritzako hezeguneko biotopoa eta padurak ezagutu zituzten bertako eremu ezberdinak eta landaredia aztertuaz, eta baita Santa Maria La Real eliza, Zarautz dorretxea eta nekropolia ere, Zarautzeko historian murgildu zirelarik. Laburbilduz, euria gora-behera, primeran pasa zuten eta gauza asko ikasi zituzten.