Maiatzaren 17a LGTBI+ fobiaren aurkako eguna denez, Hirubiden ere gaia landu genuen. Alde batetik, institutua goitik behera apaindu genuen LGTBI+ koloreekin eta aldarrikapenekin. Bestetik, ikastetxeko ikasle guztiekin gaia hausnartzeko aukera ere izan genuen.
“Gehitu” elkarteak ikasle eta irakasleen artean banatzeko txapak eta koloreetako lokarriak oparitu zizkigun. Baita ikastetxea apaintzeko banderatxoak ere. Eskerrik asko!