Bigarren mailakoek erreleboa hartu diete laugarren mailakoei eta gaur bertan hasi dute proiektu-astea. “Hirubide 2084” proiektua aurkezteko, Palmera Monterora joan dira ikasleak eta irakasleak. Bertan, hasiera ekitaldia izan dute Tatiana irakasleak musikatuta. Ziztada & Rlantz taldeko Irune abeslariak ere mezutxo bat bidali die etorkizunaz hausnartzen hasi aurretik. Ostean, taldeka lanari ekin diote. Ziur esperientzia bikaina izango dela aste honetan biziko dutena!