Arantxi Padilla, Ane Irazabal eta Amaia Uribe elkarrizketatzen
Arantxi Padilla, Ane Irazabal eta Amaia Uribe elkarrizketatzen

Arantxi Padilla, Ane Irazabal eta Amaia Uribe elkarrizketatzen

Proiektu astearen hirugarren egun honetan, martxoaren 23an, DBH 4. mailako ikasleek hiru kazetaritzar elkarrizketatzeko aukera izan dute: Arantxi Padilla, Ane Irazabal eta Amaia Uribe. Hirurek atzerrian EiTBko korrespontsal gisa lanean dihardute uneotan: Arantxi Kolonbian dago Latinoamerikako korrespontsal, Ane Berlingo eta Ekialde Hurbileko korrespontsala da eta Amaia New Yorken dago Estatu Batuetako berriemaile.

Elkarrizketako mintzagai nagusiak emakumea eta migrazioa izan dira. Munduko hiru leku ezberdinetan egon arren, antzeko irakurketa egin dute hiru kazetariek. Oso interesgarria eta aberasgarria izan da hiru kazetariekin izandako berriketaldia. Eskerrik asko, Arantxi, Ane eta Amaia gure proiektu astean parte hartzeagatik eta zuen ikuspuntuekin gurea aberasteagatik!