Urtarrilean zehar, DYA Gipuzkoak Hirubideko irakasleei Bihotz-Biriken Suspertzea eta Kanpoko Desfibrilatzaile Automatikoen Erabilera (DEA) lantzeko ikastaroa eman zien. Garrantzitsua da Hirubideko irakasleak lehen sorospenean formatuta egotea, gure bizitzak jokoan egon baitaitezke. Irakasleen ustez oso beharrezkoa eta interesgarria izan zen birziklatze ikastaro hau.