Jangelako menuak
Jangelako menuak

Jangelako menuak

Normaltasunera pixkanaka itzultzearekin batera, jantokiak berraktibatzen hasi gara, zerbitzua segurtasun osoz beteko dela bermatuko duen higiene-protokolo zorrotz bat aplikatuz. Osasun-erakundeen gomendioei eta arlo honetan adituak diren jarraibideei jarraituz, jantokiko erabiltzaileen, familien eta hezkuntza-komunitateko kideen segurtasuna bermatzen duen Covid-19 neurrietako bat kontaktu fisikoa murrizten duten sistemak ezartzea da (adibidez, paperaren manipulazioa harekin harremanetan dauden hainbat iturriren bidez).

Ildo horretatik, 2020-2021 ikasturteari begira, jantokiko menuak eta dieta bereziak modu digitalean kontsultatu ahal izango dira ausolanen plataformaren bidez.

Jarraian, informazioa bidaltzen dizuegu, eskuratu ahal izateko. Menuak kontsultatzeko, Ausolan web-orritik sar zaitezke (https://menuak.ausolan.com /) eta BILATU ZURE ZENTROA jartzen duen tokian  Hirubide sartu beharko da. Era honetara  menuen zein dieta berezien kontsultara sartu ahal izango zarete. 

Bestalde, hurrengo esteka klikatuz zuzenean sartzen da menuen kontsultara, pasahitzik behar izan gabe.

https://menuak.ausolan.com/documentos/AUZOLAGUN/EUS-AUZO-C-GD.pdf