Aurreko osteralean, maiatzak 11, laugarren mailako Biologia eta Geologia ikasleek, Oiartzunen kokatzen den LUBERRRI izeneko fosil eta mineralen museoa bisitatu zuten.
Bertan eta hango arduradunak lagunduta, klasean landutako Lurraren historia geologiko eta biologikoari buruzko informazio gehiago jasotzeko aukera izan zuten.