Mugikorrak
Mugikorrak

Mugikorrak

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu sakelako telefonoen inguruko araudia aldatu dela eta hemendik aurrera mugikorrak ezingo direla institutuan erabili. Geletan armairutxoak jarri ditugu ikasleek materiala gordetzeko. Mugikorra ekarriz gero, bertan gorde beharko dute irteteko ordura arte. Ikasle bakoitzak bere giltzarrapoa ekarri beharko du armairutxoa ixteko. Giltzaren kopia nahiz pasahitza idazkaritzan ikasleek duten espedientean gordeko da.

Beraz, hemendik aurrera ikastetxean debekatuta egongo da mugikorrak erabiltzea. Araua betetzen ez bada, gogoan izan:

  • 1.aldian: mugikorra kendu eta azken ordura arte ez zaio itzuliko.
  • 2.aldian: mugikorra kendu, guraso zein tutoreei abisu eman eta zuek etorri beharko duzue mugikorraren bila.
  • 3.aldian: Elkarbizitza Batzordeak erabakiko du zein neurri hartu.

Ikasle guztiek araudia betetzea ezinbestekoa da elkarbizitza egokia izan dezagun.